Santa Ageda

Zorion, etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano bailtza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna
Santa hau gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Bedeinkatua izan dadila
etxe hontako gendea.
Pobre ta humil dabiltzanentzat
badute borondatea.
Santa Martiri maitea
dago errukiz betea,
berak alkatzatuko digula
osasuna ta pakea.
Borrero gogor oiek diote
hilko da gaurko gauean.
Lehen bezin firme bilatu zuten
Santa hau biharamonean.
Esan zioten onean:
nahi dezu gure legea?
Bestela presentatuko zera
poliziaren aurrean.
Libertadea eskatzen diot
etxeko printzipalari.
Santa Agedaren alabantzak
abestutzera noa ni.
Eskerrak dizkat ipini
Santa bedeinkatu honi,
honen fedean bizi gaitezen
osasunez eta ongi.
Agur orain esan diot
Santa honekin batera.
Urte ontxo bat pasa dezaten
osasunez ta pakean.
Pobre umilen artean
beti erruki gaitean,
karidadeak lagunduko du
zeruetako atean.
DIOS TE SALVE
Dios te salve!
Ongi etorri,
Gabon Jainkoak diela,
Legearekin kunpli dezagun
Santa Ageda bezpera.
SANTA Y AGEDA
Santa y Ageda, y Ageda
bihar da Santa y Ageda
bihar da santa y Ageda eta
gaur haren bezpera gaua.
Baimena eskatzera nator
herriko alkate jaunari
Santa y Agedaren ontasunak
erakustera noa ni.
Santa y Ageda….
Oles ta oles etxekoak
jotzen ditut nik gaur ateak
jotzen ditut nik ateak eta
alaitu bedi gendea.
OLES, OLES
Oles, oles lurra esna zaitez!
Oles, oles lurra esna zaitez! (bis)
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
kantuan hasi dira
birigarroak eta zozoak. (bis)
Oles, oles…
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
dantzari hasi dira
azeriak eta otsoak. (bis)
Oles, oles…
Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
berriro entzun dezan
taupadaka mundu osoak. (bis)
Oles, oles…